XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan, izendatze hura eragozteko, beraren aurka gaizki esateari ekin zioten.

Arakatu zituzten bere bizitza osoaren xehetasunak, esate baterako, Espainiako erregek eskubiderik gabe Nafarroako erresumaz jabetu zela, bere liburuetan idatzi zuela.

Arbaso agramondarrengandik zetorrela, frantsesez hitz egiten zuela, Frantziaren mireslea zela, eta abar.

Orduan Espainia eta Frantzia ez zirela elkarrekin ongi etortzen, jakina zen eta.

Felipe Bigarrenak gogor eta etengabe Azpilkuetaren kardenalgoaren aurkako borrokari eutsi zion.

Eta horregatik Pacheco kardenalak Erromatik, 1571.eko abuztuaren 12 an, zera idatzi zion: Dr. Navarroren kardenalgoaren aurka egindako lanez Errego Hori ondo serbitzatua izan da, pozik egoteko eran.

Baina Azpilkuetari ez zitzaizkion axolik munduko erregerik haundienaren mukerkeriak; ez eta kardenalgoak liluratzen.

Orduan aurkeztu zioten auzi batetan, bildurrik gabe, Katalunya Batzordearen alde eta Felipe erregeren aurka zuzenki erabaki zuen.

Erregek, ordea, katramila hartaz txit haserretuta, Azpilkueta zemaitzea, edo eta esan ohi denez aginak erakustea, Erroman zeukan bidali edo enbaxadoreari agindu zion.

Gure nafarrak, ordea, zemai haiek ahuntzaren gauerdiko eztultzat hartu zituen.

Pio Bostgarrena hilzorian zegoenean, Martin logelara joan zitzaion, Karrantzaren alde erregutzera.

Gure jakintsuak Zuzenbide Kanonikoz argitaratutako liburuak ugari eta baliotsuak izan ziren.

Lurbira osoan ezagunak eta sarritan aipatuak.